Bilakaera demografikoa
Arrietako bilakaera demografikoak gorabehara handiak izan ditu XX. mendean. Horrela bada, 1900ean Arrietak 1.010 bizilagun zituen eta kopuru horrek gora egin zuen 1930 arte, urte horretan izan zuen kuotarik altuena, 1.068 biztanle. Handik aurrera, biztanle kopurua beherantz-beherantz joan zen eta 1991n Arrietak 427 biztanle zituen.
Gaur egun, berriro goranzko joera nabari daiteke, une honetan Arrietak 520 biztanle ditu.

