Gertaerak eta ospakizunak
| Ekainaren 21ean San Luis |
Ohitura da ospakizunaren hurrengo domekan izen bereko ermitara joatea. Meza ostean, egunaz eta lekuaz gozatzeko aukera paregabea izaten da, baita trikitrixaz alaiturik beren beregi prestatutako bakailaoa jateko ere. |
| Uztailaren 10ean: San Kristobal |
Ohitura da ospakizunaren hurrengo domekan izen bereko ermitara joatea. Meza nagusiaren ostean, eta trikitrixaz lagundurik, ermita inguruan biltzen dira guztiak senidetasun giroan. |
| Uztailaren 31n, San Inaxio |
Arrietako Ama Birjina hartuta, Gaztelugatxeko Donienera joaten da oinez prozesioan. Goizeko seietan Libaoko plazatik irten, eta Ama Birjina Sollube mendian zehar eramaten da. Mañuan atsedenaldi txiki bat egin, eta Burgoa mendia eta San Pelaio pasa ondoren, Gaztelugatxera heltzen da. Goizeko hamaika eta erdietan Meza Nagusia egiten da eta horren ostean, senidetasun bazkaria egiten da Eneperin. Arratsaldean Arrietara itzultzen da, oraingo honetan autobusez. |
| Irailaren 8an Jainkoko Andra Mari jaiak. |
| Egun horretan idi probak eta erromeria izaten da. |
| Azaroaren 11n Arrietako San Martin jaiak. |
Arrakasta handiko nekazari azoka egiten da. Gero idi probak, erromeriak eta odoloste dastaketa famatuak. |


Ohitura da ospakizunaren hurrengo domekan izen bereko ermitara joatea. Meza ostean, egunaz eta lekuaz gozatzeko aukera paregabea izaten da, baita trikitrixaz alaiturik beren beregi prestatutako bakailaoa jateko ere.
Ohitura da ospakizunaren hurrengo domekan izen bereko ermitara joatea. Meza nagusiaren ostean, eta trikitrixaz lagundurik, ermita inguruan biltzen dira guztiak senidetasun giroan.
Arrietako Ama Birjina hartuta, Gaztelugatxeko Donienera joaten da oinez prozesioan.
Arrakasta handiko nekazari azoka egiten da. Gero idi probak, erromeriak eta odoloste dastaketa famatuak.