5 Ibilbidea > Libao, Agirre, Ikasta, Makuleta, Jainko
Libao auzotik irtenda, Busturiara doan errepidea hartuko dugu Ikastatik pasatuz. Ezkerretara utziko dugu Otzagaraiko atsedenlekua eta Busturia udalerria seinalatzen duen kartelera heldu baino lehen, eskumatara joko dugu Makuletarako norabidean. Azken baserrira heldu baino lehen, eskumatara dagoen asfaltatugabeko bidea hartuko dugu eta 100 metrora eskumatara dagoen pistari jarraituta, kilometro eta erdira gutxi gorabehera, asfaltatugabeko beste bide batera helduko gara. Bide hori eskumatara hartuta Jainko auzora helduko gara. Libaora joateko eskumako bidea hartu behar dugu, Osinagatik pasatu eta Libaora, irten garen lekura, helduko gara.