4 Ibilbidea > Libao-Sollube
Libao auzotik irtenda, Busturiara doan foru errepidea hartuko dugu eta Agirre landa auzo tipikotik pasatuko gara. Aurrera jarraituz, Ikastatik, Otzagarai atsedenlekura helduko gara. Puntu horretan norabide bat baino gehiago har dezakegu, guzti-guztiek oso paisaia interesgarriak dituzte. Guk ezkerretara doan bidea hartuko dugu Sollube mendira igotzeko. Alde honetan zuhaitz mota ezberdinak aurkituko ditugu, besteak beste, pagoak, izaiak, pinuak, haritzak, tuliperoak... Sollube mendian dagoen atsedenlekura helduko gara eta hortik 200 metrora antenak dauden tokian izango gara. Hemendik ikuspegi paregabeak ditugu.