MINI-OLINPIADAK 2008
Aurten ere URIBE BUTROEKO MINI OLINPIADAK ospatuko dira. Idatzi honekin mini olinpiaden informazioa luzatu nahi dizugu.
Era berean jokoen antolakuntzan parte hartu edo hobekuntzarik proposatu nahi baduzu Uribe Butroeko Mini Olinpiadetako Partaideen Batzordera joan (Batzordea, Maruri-Jatabeko Kultur Etxean egingo da irailaren 13an goizeko 12:00etan) edo eraman udaletxera idatzi hau zure ideiekin.
Proposamenen orri hau Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitatea eratzen duten udalerrietako Udaletxe eta web-guneetan aurkitu dezakezu ere.
URIBE-BUTROEKO MINI OLINPIADEN EGUTEGIA: Urriak 18, 19, 25 eta 26
URIBE-BUTROEKO MINI OLINPIADEN ORDUTEGIA: 11:00-14:30
JOKOAK:
Tortilla txapelketa
Pala txapelketa
Goitibeherak
Bote lasterketa
Mahai jokoak
Herri kirolak
Txapelketa arina (futbito, saskibaloia, volley)

