GAP IZENEKO PROGRAMAK EUSKAL FAMILIAK AURREZTEN ETA INGURUMENA ZAINTZEN LAGUNTZEN DITU

Arrieta, 2009ko martxoaren 13a. Ur eta energiaren kontsumoan aurreztea, garraioa eta etxeko hondakinak era zentzuzkoan erabiltzea GAP, Global Action Plan, Ingurumen Programaren helburuak dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak, Udalsarea 21, Programa honen laugarren edizioa martxan jartzen dute, Nazio Batuen babestuta. Ohikoak diren eginkizunetan eguneroko jokabideak hobetzera euskal familiak laguntzea eta animatzea GAP programaren helburuak dira.

Arrieta Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea, Udalsarea 21eko, kidea da eta hiritarrak sentsibilizatzea eta parte hartzea bultzatzen ditu Tokiko Agenda 21 prozesuaren barruan.

Gaurtik aurrera parte hartu nahi duten familiek inskripzioa egin dezakete interneten bidez www.udalsarea21.net web orrialdean, paper eta energiaren kontsumoa murriztuz, edo programa paperen bidez burutu. Horretarako laster etxera iritsiko zaien liburuxkan erantsita dagoen kupoia igorri beharko dute.

Hiru hilabete bitartean ur erabilerari, energiari, garraioari, etxeko hondakinen kudeaketari eta erosketaren ohiturari buruzko lau gidaliburu jasoko dituzte. Bertan aholku praktikoak ingurumena nola zaintzeko ere izango dituzte. Programak lau galdeketa dauzka, aurrerapenak ebaluatzeko eta etxe baikoitzaren emaitzak jakiteko.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 ekimenen barruan sartzen da. Estrategia honek Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ingurugirorekiko konpromisua lortu nahi du.

GAP Programa amaitu eta gero, udalerri bakoitzak parte hartze ehunekoak eta udalerriko parte hartu duten etxeei esker lortutako ingurugiro hobekuntza emaitzak eta familia bakoitzaren konpromiso pertsonala jakin ahal izango ditu.

Horrez gain, programa bukatuko duten familia guztiek Etxe Ekologikoaren ziurtagiria lortuko dute eta oparien zozketa batean parte izango dute: bizikletak, asteburuak landa-etxeetan, Karpin Abenturarako eta Madariaga Dorretxea Euskadiko Biodibertsitatearen Zentrorako sarrerak.