Arrieta Berbarik Berba

Autorea: Iñaki Gaminde

ADJEKTIBO ESAKUNAK
agure sarra: agure zaharra
arroputze: harroputza
begiokerra: betokerra
beikune motza: begirakune motza
bekoki astune: bekoki astuna
bekoki illune: bekoki iluna
burugogorra: buru gogorra
eperdi ariñe: ipurdi arina
esan onekoa: esan onekoa
esan txarrekoa: esan txarrekoa
esku sabala: esku zabala
geuse estana ixen: gauza ez dena izan
"Alde andidxe dau, se dxoan igual eraitten klase bat eskatute, klase txarra ta, ya ederra sartu doste honek, ser ba ta, oso osoan ekarri dot klase ona dalakoan eta arbidxe edo geuse estanak urten dost" - (Alde handia dago, ze joan beharbada ereiten mota bat eskatuta, mota txarra eta, ja ederra sartu didate hauek, zer ba eta, oso-osoan ekarri dut mota ona delakoan eta arbia edo gauza eztenak irten dit)
gixon txankille: gizon eskasa koipelustrie: koipelustrea
"Koipelustrie bada aixe len esan dune sarabanda antzekoa, koipelustrie ondo esaten dabillena, seuser kentzeko" - (Koipe-lustrea bada huraxe lehen esan duguna sarabanda antzekoa, koipe-lustrea ondo esaten dabilena, zer edo zer kentzeko)
kolore berdie ixen: kolore berdea, azalaren kolore iluna
lepo makurre: lepo makurra
lo askokoa: lo askokoa
lo onekoa ixen: lo onekoa izan
lo txarrekoa: lo txarrekoa
"Lo txarrekoa da au" - (Lo txarrekoa da hau)
losurrekoa: lo zuhurrekoa izan, lo arinekoa izan
mike antza: luma asko eta mami gutxi
molda motzekoa: molde motzekoa, itxura motzekoa
mosu merkie: musu merkea
mutil koskorra: mutil kaskotea
nontzebarridxe: nontzerberria
"Nontzebarri antzien edo dxakin gurien, dxakin esiñik bestien kontue, alakoari esaten dxako" - (Nontzerberri antzean edo jakin gurean, jakin ezinik bestearen kontua, halakoari esaten zaio)
ondasun askokoa ixen: ondasun askokoa izan onien onekoa: onean onekoa
"Amen faldie, palak, eurreko palak, amen kokoteko sera, asurre, eta amen eukitten deu amen, amen berton, amen berton, junte bat, asurren junte bat, eta total delikadue ganaduentzako da, e, se nik, e, bedxe, apur bet lotzagarridxe bada esatie baye, egidxe esateko billurrik esta euki bier, esta? iños, se apur bet jeniño onekoa nas ni, onien onekoa baya txarrien txarrekoa, total, eta, olan apur bet kabreute etorri txe iños suerte dxat, baten baño gedxautan, e? egidxe esateko, olan palue apur bet gogorra bada, dxo, eta bera botateko, e, bedxe, astoa sarritten, auxe gogorra da, esta?" - (Hamen falda, palak, aurreko palak, hamen kokoteko zera, hezurra, eta hamen edukitzen du hamen, hamen berton, hamen berton, junta bat, hezurraren junta bat, eta guztiz delikatuta ganaduarentzat da, ze nik, behia, apur bat lotsagarria bada esatea baina, egia esateko bildurrik es da eduki behar, ezta? inoiz, ze apur bat jenio onekoa naiz ni, onean onekoa baina txarrean txarrekoa, guztiz, eta, hol
sakonekoen antza euki: ijitoen antza eduki; Sakone leku bat da, bertan ijitoak eta egoten ziren
saldi suridxe: zaldi zuria, loaren irudia
sisipasie: zizi-paza
"Sisi pasie deko orrek" - (Zizi-paza dauka horrek)
tripeko sorridxe: tripako zorria, gosearen irudia
txanka lodidxe: txanka lodia
txanka pistola: txanka pistola, txanka mehea
"Txanka pistola meye bada, ene orrek berna meye padekos, ene txanka pistola or dekosue" - (Txanka pistola mehea bada, ene horrek berna meheak badauzka, ene txanka pistola hor daukazue)
txankamie, txankameye: txanka mehea
txarrien txarrekoa: txarrean txarrekoa
ule dxoana: ile joana
ume lupue: ume lupua
"Nire txiki denporan ori sarri entzun de ume lupue, geur ya esta esaten baya lupue bai, berenoa dekola edo esan gure deu orrek, umie, okerra dala" - (Nire txiki sasoian hori sarri entzun da ume lupua, gaur ja ez da esaten baina lupua bai, pozoia daukala edo esan gura du horrek, umea, okerra dela)
ume misketue: ume mizkatua umemokoa: ume mokoa


[igo]

ADIZTONDO ESAKUNAK
alako baten, alango baten: halako baten
albo alboka: albo-alboka
an or emenetan: han-hor-hemenetan
ankas bera: hankaz behera  
ankas gora: hankaz gora
“Ankas gora dekosu dana!" - (Hankaz gora daukazu dena!)
apur bekora bera, apur begora bera: apur bat gora behera
"Iminye eukitten txusen egunek apur bekora berako serak iminye eukitten txusen" - (Ipinita edukitzen zituen egunak apur bat gora beherako zerak ipinita edukitzen zituen)
apurke-apurke: apurka-apurka
are gitxiau: are gutxiago
asken baten: azken baten
askotas obeto: askotaz hobeto
atara kontue: atera kontua, konta ezazu
badaespadan, badaespada: badaezpadan
"Esate baterako lurre ondo prepareta dekosu te, bueno ba erremintte barik eskus in biot, arlo andiri pesta ta bueno sotora, tras tras suloak eiñ, ba distantzidxe, irurogei sentimetro, eta imintten dosu artoa ta inyabie, ba biñe edo irune bota badaespadan, e, falta estidxen, da gero ba lar badaus, e, sur ibilli atarateko, miestu" - (Esate baterako lurra ondo prestatuta daukazu eta, beno ba erreminta barik eskuz egin behar dut, arlo handirik ere ez da eta beno sotora, tras-tras zuloak egin, ba distantzia, hirurogei zentimetro, eta ipintzen duzu artoa eta indaba, ba bina edo hiruna bota badaezpadan, falta ez dadin, eta gero ba lar badagoz, zuhur ibili ateratzeko, mehaztu)
banaka-banaka: banaka-banaka
banan-banan: banan-banan
barrabas otzien: barrabas hotsean
"Emon indesiñoa astoari, indesiñoa ta astoa ondo, ta gero, berana pase dxakonien, beran indesiñoan efetoa pase dxakonien, gero astoa barrabas otzien!" - (Eman injekzioa astoari, injekzioa eta astoa ondo, eta gero, berarena pasa zaionean, beraren injekzioaren efektoa pasa zaionean, gero astoa barrabas hotsean)
bastarra pete: bazterrak bete, kantitate handia
bates be: batez ere
beiñi beiñ, beiñipeiñ: behinik behin
"Permisoa bisan orduen beiñipeiñ, ori eukitteko, legal eukitteko" - (Baimena behar zen orduan behinik behin. hori edukitzeko, legal edukitzeko)
bera adi: behera adi, behera begira
bidxen bittarte, bidxen bittertien: bien bitarte
“Ta bakixu gastiek bierrien dabis de, bidxen bittertien iñor iltten bada ba esilei ya ba" - (Eta badakizu gazteak beharrean dabiltza eta, bien bitartean inor hiltzen bada ba ezin liteke ja ba)
dana dala: dena dela
dana dalako: dena delakoa
edosein moduten be: edozein modutan ere
esan porresan: esateagatik esan
esate baterako, esaterako: esate baterako
"Igual esate baterako momentuen akorduen estekotena igual dxatort amar minutu barruen burure" - (Beharbada esate baterako momentuan gomutan ez daukadana beharbada datorkit hamar minutu barruan burura)
etxure baten: itxura baten gedxen partien: gehien bat
"Gedxen partien suenak, esta Mari?" - (Gehien bat zuenak, ezta Mari?)
geldi on esiñik: geldi egon ezinik
geldi-geldi: geldi-geldi
gitxi gora bera: gutxi gora behera  
gora adi: gora adi, gora begira
in porreiñ: egiteagatik egin
justo antzien: justu antzean
kasu beterako: kasu baterako
"Guk, geure sasoyen, suen sasoye euki gendunien, kasu beterako, a seguru antzen su baño apur bet gastetxuaua ixengo da" - (Guk, geure sasoian, zuen sasoia eduki genuenean, kasu baterako, hura ziur antzean zu baino apur bat gaztetxoagoa izango da)
kasue da se: kasua da ze, halandaze kasureko: kasurako
"Lantzarretan olan kasureko seretan eitxe san" - (Lantzarretan holan kasurako zeretan egiten zen)
konteixu: konta ezazu  
latigo otzen: latigo hotsean  
lelengo ta beiñ: lehenengo eta behin
nosik nosera: noizik noizera
nosipiñien, nosepiñiñ: noizean behin
"A sadxe ba ganaduentzako, ogirik eta ba esales eitten, e, ein bai eitte san, ba nosepiñiñ edo seuser baya, gari urune esaten dxakon ori ba, aren urune, gero arto taloari tte, ba nastuteko, asko gosoau urteteuen" - (Zahi hura ba ganaduentzat, ogirik eta ba ez zenez egiten, egin bai egiten zen, ba noizean behin edo zer edo zer baina, gari irina esaten zitzaion hori ba, haren irina, gero arto taloari eta, ba nahasteko, asko gozoagoa irteten zuen)
olako baten: holako baten
orretzas aparte: horrezaz aparte
seguru antzen: ziur antzean
seguru antzetik: ziur antzetik  
urtien urtien: urtean urtean
"Emen gedxen partien txarridxe iltten gendun urtien urtien" - (Hemen gehienetan txerria hiltzen genuen urtean-urtean)


[igo]

ESALDIAK
ai se ume ederra! jainkoak bereinketurik!: umeei esan behar izaten zitzaiena begizkoa ez egiteko
"Ni akordeta nas, neure denporan, ba beti esan bixeta san, ai se ume ederra, jainkoak bereinketurik, ori espasendun esaten, ba ori estator onien edo" - (Ni gomutatzen naiz, neure sasoian, ba beti esan behar izaten zen, ai ze ume ederra, jainkoak bedeinkaturik, hori ez bazenuen esaten, ba hori ez dator onean edo)
astoan txalmie baño alperraua ixen: alperrari buruz esaten da
"Astoan txalmie baño alperraua sara su" - (Astoaren txalma baino alperragoa zara zu)
eurrera bolie: aurrera bola
fraillien kontue: beti zer edo zer falta duen kontua
gois gorri arratz euri: goiz gorri arrats euri
illuntze gorri bidxer aterri: ilunde gorri bihar aterri
iñusente potente txakurren bustena tente tente: inuzente potente txakurraren buztana tente tente; inuzentekadaren bat eginda, esaten zena
Jose Mose gitxarra ontza biko bixerra: Jose Mose gitarra ontza biko bizarra
Jose Mose dxan da beti gose: Jose Mose jan eta beti gose
Morga kokoerridxe: Morgari buruz esaten dena
Mungidxe lapur gustidxen abidxe: Mungia lapur guztien habia  
saldi suridxe etorri: zaldi zuria etorri, loa etorri
"Beste batzuk esaten tze, kasureko, bakixu biar eitxeko gogorik estauenien, jo su tekosu saldi suridxe! galbanie" - (Beste batzuek esaten diote, kasurako, badakizu behar egiteko gogorik ez dagoenean, jo zuk daukazu zaldi zuria! galbana)
Sanantonidxok dxagon daidxela!: San Antoniok jagon dezala, ganadua bedeinkatzeko esaten zena  
San Marko artoa eraitteko goix asko, San Isidro Labradorie orduen da sasoi obie  
santigitu sana urrutu sana beran lekuen sartu
: zaintitarua egikeran esaten den esaldia
selangoa sartena alangoa girtena: zelako zartena halako kirtena
sera ta bera: zera eta bera


[igo]