Euskara

 
Udalak 1. edizinotik parte hartu dau herritar euskaltzaleak aktibatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena garatzeko Arrietako Euskaraldia Batzordean; bai Euskera Zerbitzutik dinamizazinoa eskainiz, bai ordezkari politikoen parte hartzea sustatuz.
www.euskaraldia.eus

Ibilaldia, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats ekimenen sostengua egiteko hainbat dirulaguntza emoten doguz urtero.
https://ibilaldia.eus
www.herriurrats.eus
www.nafarroaoinez.eus

Euskeraren alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten dan martxaren xedegaz bat egiten dogu, eta urtero herriko Kilometroa erosteaz gain, herritarren artean sustapena egiten dogu hainbat gauza antolatuz.
www.korrika.eus

Euskerak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakundeen bilgunea dan Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluari diru laguntza emoten jako urtero bere xedeagaz bat egiten dogulako.
www.kontseilua.eus