Arrietako Udalaren izenean, ondo etorri www.arrieta-udala.net webgunera.
Arrietarrok herria ezagutzera zatozien guztiok esku zabalik hartuten zaituegu eta natureaz beteriko inguru parebakoaz gozatera konbidatzen zaituegu.
Webgune honen bitartez, Arrietako herria, udalak emondako zerbitzuak, auzoak, ohiturak, jaiak, azken albisteak zein gure ondarea ezagutu zeinkiez. Edonon eta edozein momentutan zure esku daukazu informazino guzti hau.
Bestalde, webgune honen bidez, udala herritarrei hurbildu gura deutsagu. Teknologia barriek udal hurbilagoa eta gardenagoa kudeatzen laguntzen deuskue eta era berean, etorkizuneko erronkei danon artean aurre egiteko herritarren parte hartzea errazten deuskue. Parte hartze aktiboa eukiten konbidatzen zaitut, zure eskariak webgune honen bitartez telematikoki eginez eta herri iraunkorrago eta ingurumenarekiko errespetagarriagoa eraikitzen lagunduz.
Zure gustukoa izango dalakoan eta interesgarria egingo jatzulakoan, hartu nire agurrik beroena.
Aitor Agirre Urkidi
Arrietako Alkatea