Historia apur bat

Libao Arrietako Libao izeneko elizate hau, hasiera batean Busturia merinaldeari zegokion, eta Gernikako Batzar Nagusietan zortzigarren jesarlekua zuen. Bere kokapen bitxia dela eta (Sollube mendi inguruetan eta tontorretan), merinaldeko mendebaldeko defentsa izateagatik markatuta egon da.

XII. mendean, eliztar dibiseroek, mendixka baten zelaian San Martin Gotzainaren eliz parrokia eraiki zuten, gerora berreraikia eta zabaldua.

Elizatearen juridikzioan sei ermita zeuden: San Paulo, Santa Kurutz, Justo eta Pastor Santuak, Jesus Gurutzefikatua, San Cristobal eta Jainkoko Andra Mari. Azken horretan urtarrilaren 1ean erregidore fidela izendatzen zen, Bizkaian Udalen Legea ezarri aurretik.

Arrietako Libao edo Libaoko Arrieta (elizatearen antzinako izena) izenaren esanahia aztertuz gero, zera aipa daiteke: Arrieta hitzaren esanahiari dagokionez, nahiko argi dago etimologikoki “harrien lekua” esan nahi zuela. Libaori dagokionez, berriz, hainbat esanahi daude baina zabalduena “herriaren ingurua” da. Esanahia bi horiek loturik toponimo egokia izango genuke: “herriaren inguruko harrien lekua”.

  • Arrieta, goi-goian dagoen herria
  • Ibilbidea gure inguruetako ermitetatik
  • Bizkaia Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Uribetur