Natur gunea

Arrieta eskualdea

Arrieta eskualdeko herririk altuenetakoa da eta aldapa gogorrak ditu Oka-Butroe arroan hasi eta Sollube mendiaren tontorreraino, hego-ekialderantz. Udalerriko edozein lekutatik Bizkai osoko ikuspegi ederrak gozatu ahal ditugu, baina, batez ere, Mungialdekoak edota Busturialdekoak. Mendi garrantzitsuak ere ikus daitezke, hala nola, Oiz, Anboto, Gorbeia, Udalatx eta Ganekogorta.

Baso, belardi eta soloz osatutako inguru natural honetan baserriak ditugu, han-hemen sakabanatuta, auzo txikiak osatzen (ikus entitateak). Libao da gunerik handiena, eta benetan bisitatzea merezi duen herrigune tipikoa du, bertan Udaletxea, Osasun zentrua, San Martin eliz parrokia, frontoia, probalekua eta Jesus Gurutzatu edo Kurtxeperioa daude.

Beste auzo garrantzitsu bat Jainko da. Jainko auzoan Andra Mari eliza eta antzinako auzo-eskolak ditugu. Antzinako auzo-eskola horietan gaur egun gizarte zentrua dago, eta inguruan atsendenlekua. Inguru horretan lurrezko karreju bat ere badago, horrela egiten ziren lehen idi probak. Gaur egun, idi probak irailean, Andra Mari jaietan, ikus daitezke.

Atsedena hartzeko lekuak

Sollube

Sollube

Sollube mendiaren tontorrean dago eta ikustoki ederra du.

Otzagarai

Otzagarai

Busturiara doan errepide ondoan, Parezi ermitatik hurbil.

Jainko

Jainko

Jainkoko gizarte zentruaren inguruan.

Landaguren

Landaguren

San Luis inguruan dagoen muino batean kokaturik

  • Arrieta, goi-goian dagoen herria
  • Ibilbidea gure inguruetako ermitetatik
  • Uribetur