Kokapena

Arrieta 510 biztanle duen udalerria da, eta Sollube mendiaren magalean dago (Sollube mendia Bizkaiko mendi turutarietako bat dugu, Gorbeia, Kolitza, Oitz eta Ganekogortarekin batera).

Arrieta Uribe-Butroe eskualdean dago, 244 m-ko altueran, eta 14,5 km-ko zabalera dauka. Sarbide printzipala Mungia eta Gernika lotzen duen errepidetik egiten da. Seinalizatuta dagoen bidegurutzetik gora joan eta hiru kilometrora gutxi gorabehera, gunetzat jotzen den Libao auzora helduko gara. Busturiarekin lotzen duen errepidetik ere sarbidea du. Hemendik Urdaibaiko Biosfera Erreserbara ailegatuko gara (Arrieta udalerriko %10a ere Urdaibaiko Biosfera Erreserba barruan dago).

Entitateak

Arrietako auzoak lau entitatetan bilduta daude:

Libao (erdi mendebaldea)

Libao 
Libao, Goiri, Gereka, Zameza, Larretxebarri, Mendiguren, Madariaga eta Oxiñaga.

Agirre (iparraldea)

Agirre 
Agirre, Lexarraga, Magaltza eta Orbe.

Olatxua-Olabarri (hegoaldea)

Olatxua 
Otazu, Olabarri, Olatxua, Kornabiz, Lekerika eta Landaguren..

Jainko-Oleaga (ekialdea)

Jainko
Baieneta, Uribarri, Jainko, Makuleta eta Kiputzena.
  • Eustat