Albisteak

 

Dolu-egoeran, batzuetan, Gabonak kontraesan bat legez biziten doguz. Ospakizunek eta barriro alkarregaz egoteak amorrua, samina, atsekabea, onespenik eza... eragin ahal dabez.

  • Planifikau. Izan bere, planifikazinoak kontrol-sentsazinoa handitzen laguntzen dau, ustebakoak saihesten eta egoera gatxak sortu aurretik emozionalki prestatzen.
  • Ospakizun-egunen aurretik, beharrizanez eta emozinoez berba egin familiako kideen artean.
  • Bilera horretan danon parte-hartzea segurtatu: adin txikikoena, nerabeena, helduena...Txandak eta sentimenduak errespetatu eta onartu.
  • Danon artean erabagi aurten ze tradizinori eutsiko deutsazuen eta zeintzuk egingo dozuezan beste modu batean: zuhaitza ipintea, oparien banaketa, kantuak abestea…
  • Zendu den senidea gogoratzeko modu sinboliko bat topau, eta zehaztu ze momentutan egingo dozuen. Holan, saminak bere momentua eukiko dau, eta ganerako denboran lasaiago egongo zarie. Ekintza sinboliko hori egiteko, umeen sormena oso lagungarria izan ahal da.
  • Umeek helduen jarrera barneratuko dabe. "Heriotzari buruz berba egiteko beldur? Zelan adierazoten dasamina?"

Atsekagea partekatzeak dolua kontzientzia eta konfiantza handiagoagaz egiteko aukerea emongo deusku.