Albisteak

 

Toki-Erakunde honetako 2019 ekitaldiko Aurrekontuaren Kontu Orokorra formulatu eta kontuak emanda, jendaurrean egongo da, 15 egunez, beharrezko frogagiriekin eta Batzordearen txostenarekin batera.

Epe horretan eragozpen eta oharrak aurkeztu ahal izango dira, idatziz, eta aipatutako Batzordeak aztertu egingo ditu; Batzordeak behar beste egiaztapen egingo ditu eta beste txosten bat egingo du Korporazioko Osoko bilkuran aurkeztu aurretik, aztertu eta, hala badagokio, onetsi ahal izan daitezen, abenduaren 2ko Bizkaiko Lurralde Historikoko Tokiko Erakundeen Aurrekontuari buruzko 10/2003 Foru Arauko 63.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jendeaurrean egoteko epea igaro ondoren ez badu erreklamaziorik izan, erabaki hau behin-betikotzat joko da, espedientea Udalbatzara igoko da honek onar dezan.

Alkatea