Albisteak

 

Arrietako Udalbatzak, 2020ko ekainaren 15ean egindako Osoko Bilkuran 2020ko Aurrekontuaren 4. Aldaketari behin behineko onarpena eman dio.

Kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 4/2020 Espedientea. Kreditu gehigarriak.

Toki Entitateen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauko 15.1 artikuluan xedatutakoa betez, jendeaurrean jarri da, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egunetako epean.

Adierazitako informazio epea iraun eta erreklamazio edo oharketarik aurkeztu ez bada, aipaturiko modifikazioa behin betiko onartutzat joko da erabaki berririk hartzeko beharrizanik gabe.

Alkatea