Albisteak

 

Mendekotasuna daukien edozein edadetako pertsonen autonomía sustatzeko eta hareen jagoleei laguntza psikosoziala emoteko programea. Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateko pertsonei zuzenduta dago (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia).

 Informazio gehiago (PDF 2,70MB)


Jagoleari eta mendekotasuna daukan senideari zuzendutako ekintzak (leku-kopuru mugatua)
Tailerrak Ordutegia / Lekua
Estimulazino kognitiboa: interbentzinoa narriadura kognitibo arina eta neurrizkoa daukien persona autonomoakaz. Hainbat ariketa egingo dira, gaitasun kognitiboa mantendu eta estimulatzeko. Etxekoei zuzendutako aholkularitza eskainiko da. Astelehen eta barikuetan
  • I taldea: 11:15 - 12:15
  • II taldea: 12:30 - 13:30
Agirre Jauregia
Logopedia: interbentzioa hizkuntza menperatzeko, berba egiteko, irunsteko eta antzekoetarako arazoak daukiezan pertsonakaz. Etxekoei zuzendutako aholkularitza/trebakuntza eskainiko da, etxean bere ariketa logopedikoak egiteko.

Martitzen eta eguenetan

  • 12:30 - 13:30
Agirre Jauregia
Bizkarra lantzeko tailerra: bizkarreko arazoak hobetzeko heziketa eta entrenamendua, eta eguneroko jardueretan bizkortasuna areagotzeko ekintzak.

Astelehenak, martiaren 11tik apirilaren 15era

  • 18:15 - 19:15 
Mungiako kiroldegian
Jagoleari zuzendutako ekintzak
Ekintzka Lekua
Autolaguntza-taldea: jagoleen arteko laguntasuna, esperientziak eta bizipenak partekatu eta alkarbanatzeko. Martitzenetan, hamabost egunean behin
  • 17:15 - 18:15
Aita Elorriaga, 4
Erlajatzen ikasteko eta ongizate emozionala lantzeko tailerra: ikasi erlajatzen eguneroko ariketa praktikoen bitartez, estresa gestionatzeko, antsiedadea baretzeko eta ongizate emozionala estimulatzeko. Ostegunak, maiatzaren 9tik bagilaren 13ra junio
  • 18:30 - 20:00
Mungiako kiroldegian
Belaunaldien arteko tailerrak
Ekintza hau hilero egiten da, Mungiako San Jose Etxe-Alai Erresidentzian eta Eguneko Zentroan. Boluntarioen laguntzeagaz, DBHko 1. mailako ikasleek mota desbardinetako jarduerak eta eskulanak partekatzen dabez zentroko persona nagusiakaz. Helburua da bazterrean ixtea gazteek persona nagusien gainean eukiten dabezan estereotipo eta uste okerrak. Holan, aisia alkarbanatzeko aukerea daukie, beste belaunaldi bateko pertsonak ezagututa eta hareekaz harremanak eginda.

Informazio gehiago jasoteko:

  • Mungialdeko Gizarte Zebitzuetako Mankomunitatea
  • Aita Elorriaga, 17 behea - Mungia
  • Tel.: 94 404 77 07 (Nerea)