Albisteak

 

Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateko Adikzinoen Prebentzinorako Zerbitzuak tailer informatiboak eskainiko deutsez Mungialdeko 0 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoei. Tailer horreen helburua da umeen heziketearen inguruan gurasoei sortzen jakezan zalantzak argitzea, bai eta eguneroko arazoei aurre egiteko beharrezko diran ezagupenak eta trebetasunak lortzen laguntzea bere.

Saioak osagarriak dira eta guztietan parte hartzea interesgarria da. Euskeraz izango dira. Saioak doan izango ditue Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateko herrietan erroldatuta dagozan pertsonek (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia). eta lehentesuna bere eukiko dabe. Beste udalerri batzuetan erroldatutakoek 10 € ordainduko dabe.

Datak: Zemendiak 7, 14, 21 eta 28; astelehenetan

Ordutegia: 18:30-20:00

Tokia: Mugire Txokoa (Mungia)

Izena emoteko akabuko eguna: zemendiaren 4an

Telefonoa: 94 404 77 07 (Lourdes)

Helbide elektroniko: prebentzioa@mungialde.eus

Ikusi izen-emate orrialdea (PDF 472KB)