Albisteak

 

ZER DA?
Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturteko lehenengo deialdian A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Hiru Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori
    gainditu dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori
    gainditu dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.

Programatik kanpo geratuko dira, berariaz, euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko ikastaroak administrazio publikoek finantzatuta egiten dituzten administrazio horietako langileak.

A1 eta A2 motako Euskara Eskura Txartelak metatu ahal dira baldin eta maila horiek 2015-2016 ikasturteko lehenengo deialdian gainditu izan badira.

NOIZ ETA NON ESKATU?
2016ko uztailaren 1etik 22ra bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.

NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?
Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.

TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK
Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2016-2017 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2016ko urriaren 14ra arte. Onuradunak behin bakarrik erabili ahal du Euskara Eskura Txartela. Hortaz, ziurtatu behar du matrikula egiten duen euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan bakarrik erabiltzen duela.

INFORMAZIOA
www.bizkaia.eus/euskaratxartela.

OHAR GARRANTZITSUA
Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean, eskaneatu eta eskabideari atxiki behar zaiolako. Bestela, ezin izango da eskabidea bete.

Informazio gehiago esteka honetan
Ikasleentzako informazioa ikusi (PDF 134KB)
Euskaltegientzako informazioaikusi (PDF 92,8KB)