Albisteak

 
Arrietako Udalak Lore eta Landareen bosgarren lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua udalerriaren barruko eraikinetako balkoi eta fatxadak apaintzea da. Loreak kaletik ikusi beharko dira.

Parte hartzaileek, izena ematerakoan, izen-abizenak, etxebizitzaren helbidea eta hartuemonetarako telefonoa emon beharko dabez. Partehartzaile bakoitzari tiket bat emango jako zenbaki batekin eta tiket hori maiatzaren 1ean (domeka) egingo den azokan aldatu beharko da 10 loreren truke. Bakarrik trukatu ahal izango dabe tiketa, epe barruan izena eman daben pertsonek, salbuespen barik.

Izena emateko epea 2016ko apirilaren 14an hasi eta apirilaren 28an bukatuko da, 14:00etan.

Epaimahaikideak, zinegotzi bi eta lorazaintzako teknikari bat izango dira. Epaimahaiak fatxada eta balkoiak ekainean zehar bisitatu eta argazkiak aterako ditu.   

Sariak 2016ko uztailaren 10ean banatuko dira, 13:00etan, San Kristobalen. Lehen saria 150 eurokoa izango da, eta 50 euroko zazpi sari banatuko dira. Horrez gain, parte-hartzaile guztiek 10 lore jasoko dituzte opari (azoka egunean).

Egindako argazkiak Udaletxean egongo dira ikusgai aste betez. Erakusketako argazki guztiak Arrietako Udalaren esku geratuko dira. Udalak beretzat gordetzen dau argazkiok erakusteko eta kopiatzeko eskubidea eta ezin izango jako horregaitik egile-eskubiderik eskatu.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar. Ikusi kartela (PDF 210KB).