ARRIETARRAK: ONGI ETORRIWeb orrialde honen bitartez, teknologia barriak emoten deuskuen aukera zabala aprobetxatuta, Arrietako Udalak hurbiltasuna agertu gura dautsue mundu guztian zabaldurik zagozien seme-alabei eta baita aurretik joandakoen familiarteko guztiei be.
Berton agertzen jatzuez gure herriko hainbat jakingarri, jai eta ospakizunak, inguruak eta auzoak, baserriak, jentea, eta beste hainbat eta hainbat.
Gure herriko aberastasun handiena jentea da, danok gara herri baten parte, eta hori horrela izanda hemen daukagu herramientarik onena gure arteko hartu emonak mantentzeko. Edozer da nahiko: argazki, galdera, oroitzapen, gonbidapen, mezu, agur bat, eta abar; gustura argitaratuko dira horiek guztiak gure txoko honetan.
Izan daigula, ba, web orrialde hau Arrietan bizi garen eta kanpoan bizi zaretenon arteko zubia. Hona helbidea:
claucirica.arrieta@bizkaia.orgMiren Edurne Torrealdai ErezumaArrietako Alkatesa